La competencia histórica y exclusiva de la Comunidad Foral de Navarra en materia de Derecho civil foral. Contenido actual de este derecho

1982tik, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa dauka Nafarroako zuzenbide zibilaren arloan. Eskumen horri esker, formalki, foru-legeak idatz ditzake, eta, materialki, bere historia luzearen emaitza den zuzenbide propioa gorde, alda eta eguneratu dezake. Konstituzioaren lehenengo xedapen ge...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Main Author: Enériz Olaechea, Francisco Javier
Format: Article
Language:Spanish
Published: 2016
Subjects:
Online Access:https://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=6028557
Source:Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, Nº. 13, 2016, pags. 57-111
Tags: Add Tag
No Tags: Be the first to tag this record
Summary: 1982tik, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa dauka Nafarroako zuzenbide zibilaren arloan. Eskumen horri esker, formalki, foru-legeak idatz ditzake, eta, materialki, bere historia luzearen emaitza den zuzenbide propioa gorde, alda eta eguneratu dezake. Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarrian dago eskumen horren konstituzio-oinarria jasota, eta ez Konstituzioaren 149.1.8. artikuluan bakarrik (artikulu horrek foru-zuzenbide zibilak edo zuzenbide bereziak onartzen ditu, eta dauden tokian mantentzen); izan ere, Nafarroako Foru Probintziaren eskubide historikoa izan da horren erregulazioa egitea, 1848ko abuztuaren 16ko Lege Itunduaren 2. artikuluarekin bat eginez. 1982a baino lehen, eta beste lurralde zein eskualde batzuetan ez bezala, Nafarroako Foru Aldundiak eskumen arautzaile bat zuen, eta erabili ere egin zuen, Estatuarekin partekatuta –Estatuak martxoaren 1eko 1/1973 Legean aitortu zion eskumen hori berariaz–, Nafarroako foru-zuzenbide zibilaren konpilazioa kodetzeko, eguneratzeko eta proposatzeko xedez. Alde biko prozedura konplexu horretan, foru aldundiaren edo horren ordezkarien eta Justizia Ministerioaren arteko itunarekin eta hitzarmenarekin, Estatuak, azkenik, lege edo lege-dekretu bidez proposatutako testua onartzeari ekin zion, Gorteen esku-hartzerik gabe. Nafarroak foru-zuzenbide zibilean egun duen eskumenak –orain esklusiboa da eta Nafarroako Parlamentuak erabiltzen du azken buruan– eduki material oso zabala dauka, eta harago doa Konstituzioaren 149.1.8. artikuluko idazketaren puntu batzuetan. Bestetik, prozesuzko berezitasun legegileak edukitzea ahalbidetzen dio gaur foru komunitateari.