Comisión Arbitral del País Vasco y control autonómico de constitucionalidad

Arbitraje Batzordea organo berezi gisa eratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sare instituzionalean. Batzordeburua izatea Auzitegi Nagusiaren presidentea, Autonomia estatutuak agindu bezala (39. art.), aski harrigarria da, ez baita Botere Judizialaren aipamenik egiten, eta ez baitauka inongo loturar... Deskribapen osoa

Egile nagusia: Flórez Turrado, Francisco Javier
Formatua: Artikulua
Hizkuntza: Gaztelania
Argitaratua: Gobierno Vasco: Instituto Vasco de Administración Pública = Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea 2012
Gaiak:
Sarrera elektronikoa: http://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=4110478
Etiketak: Erantsi etiketa bat
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!
Azalaren irudirik gabe QR Kodea
Gorde:
Laburpena: Arbitraje Batzordea organo berezi gisa eratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sare instituzionalean. Batzordeburua izatea Auzitegi Nagusiaren presidentea, Autonomia estatutuak agindu bezala (39. art.), aski harrigarria da, ez baita Botere Judizialaren aipamenik egiten, eta ez baitauka inongo loturarik organo horrekin. Batzordearen zeregina da ebaztea Euskadin dauden bi aginte-mailen arteko auziak eta gatazkak, alegia: alde batetik, Erkidego osorako erakundeak, Jaurlaritza eta Legebiltzarra, eta bestetik, lurralde historiko bakoitzeko foru-erakundeak, aldundiak eta batzar nagusiak. Benetan berezia eta garrantzi handikoa zera da, Arbitraje Batzordean aurkeztutako errekurtsoa nahitaezkoa dela auzi horietan, ez dago-eta beste erakundeetara jotzeko aukerarik, ezta erakunde judizialetara ere, eta, gainera, Batzordearen ebazpena loteslea eta behin betikoa da, eta haren aurka ezin da beste errekurtsorik jarri. Hori dela eta, Batzordearen izaerak badu zerizan judizialetik asko, materialki jurisdikzionalak diren funtzioez hornituta baitago, eta lehen mailako galbahe autonomiko bat bilakatu da konstituzionaltasunaren kontrolari dagokionez. Hori horrela izanik ere, 2006ko Kataluniako Estatutuak sorturiko Estatutua Bermatzeko Kontseiluak asmoa zuen, kontsultarako eginkizun propioaren eremua gaindituz eta bere irizpen lotesleen bitartez, estatututasunaren benetako kontrol prebentiboa bere gain hartzeko, Estatutuak aitortutako eskubideen alorrean, zeina oso ibilbide luzeko alorra baita. Auzitegi Konstituzionalak, alabaina, 31/2010 epaiaren bidez ez dio utzi, aintzat hartu gabe Arbitraje Batzordea hor dagoela. Eta gure ustez erakunde biek badute zerbait antzekotasun.