Evaluación y delimitación de las competencias locales en Francia: Problemas y ventajas de su aplicación en España

Helburu bi izan ditu lanak. Lehenengo eta behin, Frantziako arau- esperimentazioaren abantailak azaltzen ditu, Espainian, toki-deszentralizazioaren bigarren prozesua dela-eta, teknika hori abian jartzeko helburuz. Esperimentazioa teknika juridiko bat da, eta Frantziako Estatuak a priori ebaluatu dit... Deskribapen osoa

Egile nagusia: Zoco Zabala, Cristina
Formatua: Artikulua
Hizkuntza: Gaztelania
Argitaratua: Gobierno Vasco: Instituto Vasco de Administración Pública = Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea 2010
Gaiak:
Sarrera elektronikoa: http://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=3325363
Etiketak: Erantsi etiketa bat
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!
Azalaren irudirik gabe QR Kodea
Gorde:
Laburpena: Helburu bi izan ditu lanak. Lehenengo eta behin, Frantziako arau- esperimentazioaren abantailak azaltzen ditu, Espainian, toki-deszentralizazioaren bigarren prozesua dela-eta, teknika hori abian jartzeko helburuz. Esperimentazioa teknika juridiko bat da, eta Frantziako Estatuak a priori ebaluatu ditzake, hori baliatuta, Estatuko lege edo erregelamendu batean aurreikusitako baldintzak betetzeko tokiko erregelamendu-ahalak egin beharreko egokitzapenaren emaitzak. Abantaila ugari ditu. Izan ere, hari esker, ebaluazioaren emaitzak positiboak izanez gero, lurralde-kolektibitateen eskumenak mugatu daitezke, demokrazia hurbilaren eraginkortasuna bermatzeko. Bigarrenik, Frantziako arau-esperimentazioa Espainian abian jartzeak ekar ditzakeen arazoak eta, batez ere, abantailak azaltzen ditu. Zentzu horretan, ulertu da ez litzatekeela arauen indargabetze partziala (horretan datza esperimentazioa) egiteko arrazoirik egongo, Estatuaren oinarrizkoa denaren gaineko determinazioari dagokienez. Hori egitekotan, Estatuari, eskumen partekatuen banaketaren ondorioz kentzen zaizkion atribuzioez gain, atribuzio gehiago kenduko litzaizkioke-eta. Tresna erabilgarria izango litzateke, ordea, demokrazia hurbilaren eraginkortasuna baloratzeko, bai eta lege autonomiko sektorialetan toki-autonomiaren quantuma, erabilpen horren arabera, mugatzeko ere.