"Nacionalidad histórica" y "realidad nacional": la cuestión de la definición de Andalucía en el Estatuto de Autonomía de 2007

Konstituzioa nazioaren ikuskera jakobinotik interpretatzen bada (nahiz eta ikuspegi liberaldemokratikoa izan), orduan Espainiak daukan «nazio aniztasuna»ren edozein espresio- bide (horrela gertatu zen, adibidez, «nazionalitateak» terminoarekin orain 30 urte; edo gaur egun «errealitate nazionala» ter... Deskribapen osoa

Egile nagusia: Real Alcalá, J. Alberto del
Formatua: Artikulua
Hizkuntza: Gaztelania
Argitaratua: Gobierno Vasco: Instituto Vasco de Administración Pública = Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea 2008
Gaiak:
Sarrera elektronikoa: http://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=2785443
Etiketak: Erantsi etiketa bat
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!
Azalaren irudirik gabe QR Kodea
Gorde:
Laburpena: Konstituzioa nazioaren ikuskera jakobinotik interpretatzen bada (nahiz eta ikuspegi liberaldemokratikoa izan), orduan Espainiak daukan «nazio aniztasuna»ren edozein espresio- bide (horrela gertatu zen, adibidez, «nazionalitateak» terminoarekin orain 30 urte; edo gaur egun «errealitate nazionala» terminoa sartzean Andaluziako eta Kataluniako 2007 eta 2006ko, hurrenez hurren, Estatutu berrietan; edo «nación» hitza Kataluniako Estatutuan) nazio espainiarra «desegiteko mekanismo»tzat hartuko da: sezesio eta disgregazio «nazionala» dakarren kategoria juridiko eta politikoa eta, garbi dago, azken batean, baita sezesio eta disgregazio «konstituzionala» ere. Aitzitik, Konstituzioaren ikusmolde jakobinoa baztertzen badugu eta onartzen badugu ikuspegi liberaldemokratiko zabalagoa eta izaeraz «pluralista» dena («nazio espainiarra»ri, «nazionalitate andaluziarra»ri eta «nazionalitate/nazio kaltaluniarra»ri dagokienez) orduan sortzen dena da koexistentzia «plurinazionala». Eta horrek ez du inongo naziorik desegiten; arazoak desegiten ditu, ordea. Eta hortik ondorioztatzen da etengabeko ikuskera jakobinoa oso faktore indartsua dela, saiatzen dena, horretarako inolako beharrik gabe, arazoak sortzen eta zuzenbide-estatua tenkatzen.