Juan Velarde Fuertes

Juan Velarde Fuertes (Salas, Asturias, 1927ko ekainaren 26a) espainiar ekonomista da.

Madrilen eta Bartzelonan egin zituen ikasketak. ''Revista del Trabajo'' eta ''Anales de Economía'' aldizkarietako zuzendari izan zen, eta Zientzia Moral eta Politikoetako Errege Akademiako kidea. Lanik aipagarrienak hauek ditu: ''La política económica de la dictadura'' (1968), ''Sobre la decadencia económica de España'' (1969), ''Introducción a la historia del pensamiento económico español contemporáneo'' (1974), ''Economía y sociedad de la transición'' (1978), ''Decadencia y crisis en Andalucía'' (1982), ''La Hacienda Pública en la dictadura'' (1986), ''Los años perdidos: crítica sobre la política económica española de 1982 a 1995'' (1996), ''España en la Unión Europea: balance de un decenio'' (1996), ''Algunas cuestiones clave para el siglo XXI'' (2000), ''La economía española ante el siglo XXI'' (2005), ''España ante la socialización económica: una aproximación con complementos y sin descargo de conciencia'' (2005) eta ''Cien años de economía española'' (2009). Artikulu eta saiakera asko idatzi ditu, ''Investigaciones Económicas'', ''Revista de Historia Económica'', ''Papeles de Economía Española'', ''Anales de la Real Academia de Ciencias Morales y Políticas'', ''Revista Económica de Catalunya'', ''Boletín de la Real Sociedad Geográfica'', ''Pensamiento Iberoamericano'', ''Economistas'' eta beste zenbait aldizkari espezializatutan argitaratuak. 1992an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria eman zioten ibilbide profesionala aintzatesteko.
Erakusten 1 - 20 -- 25 bilaketa honetara: 'Velarde Fuertes, Juan', Bilaketaren denbora: 0.08s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak