Torturaren Aurkako Taldea

Torturaren Aurkako Taldea - TAT, formalki Gobernuz Kanpoko Erakunde moduan 1992an sortu zen; izan ere taldea sortu zuten elkarteek eta pertsonek aurretik lan-esparru horretan eskarmentu handia zuten. . Nahiz eta Baltasar Garzónek ezarritako bideari jarraituz eskuin muturreko elkarteek taldea ETAren orbitan kokatu nahi izan, urtetako lanak talde honen seriotasuna erakutsi du. Urtero-urtero torturari buruzko garrantzi handiko txostena argitaratzen du. Lehendabiziko txostena, "Tortura en el País Vasco 1989" (Tortura Euskal Herrian 1989) 1989an agertu zen. Txostenak azkeneko urtetan euskaraz eta frantsesez argitaratzen dira eta benetako erreferentzia dokumentuak dira; bertan jasotako kasuekin batera espetxeen egoera eta atxiloketen inguruko arazoak aztertzen dira.
Erakusten 1 - 2 -- 2 bilaketa honetara: 'Torturaren Aurkako Taldea', Bilaketaren denbora: 0.06s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak

Antzeko gaiak