Adrienne Rich

Adrienne Cecile Rich (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1929ko maiatzaren 16a - Santa Monica, Kalifornia, 2012ko martxoaren 27a) ingelesezko idazlea izan zen.

Poeta eta saiakeragilea zen, eta emakumezkoen esperientzia sozialei buruzko ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Feminista aktiboa izan zen bai bizitzan bai karreran, eta eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokalari sutsua ere bai, poesia askotan islatzen denez. Sinesmenak zalantzan jartzera bultzatzen zuen irakurlea, eta berak ere bere buruaren azterketa egiten zuen, hebrear ondoretasunaz, homosexualitateaz eta, besteak beste, zapalkuntza politikoez gogoeta eginez.
Erakusten 1 - 1 -- 1 bilaketa honetara: 'Rich, Adrienne', Bilaketaren denbora: 0.05s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak

Antzeko gaiak