Julia Hernández Valles

Julia Hernández Valles (?, ?) gipuzkoar abokatu eta politikaria da.

Extremadurar jatorrikoa, PSE-EEko zinegotzia izan zen Errenterian. Zuzenbidean lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean, eta Kriminologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Clara Campoamor elkartearen ordezkari arduraduna izan zen Gipuzkoan. Zenbait jardunaldi eta biltzarretan parte hartu du, batez ere adingabeekin eta emakumeekin lotutakoetan, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen, kide numerario gisa, 2011ko otsailean.

2015ean jarduneko arartekoa izan zen Iñigo Lamarca ordezkatuz.
Erakusten 1 - 1 -- 1 bilaketa honetara: 'Hernández Valles, Julia', Bilaketaren denbora: 0.04s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak