Gehitu

thumb|Gehitu Elkarteko logoa Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, trans eta bisexualen eskubideen aldeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an Donostian (Gipuzkoa) sortua. Elkartearen helburua da gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, sexu afektibitatea eta genero nortasuna garatu ahal izateko beharrezkoa deritzoten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzeko, hala nola orientazio sexualean edota nortasun trans oinarrituriko gizarte eta lege bazterketa oro amaiarazteko.

Gehitu erakunde hauetako kidea da: espainiar estatuko FELGBT federazioa, ILGA (International Lesbian and Gay Association) nazioarteko elkartea, EGK (Euskadiko Gazte Kontseilua), Donostiako Emakumeen Batzarra eta Bizipoza. Era berean, Donostiako Emakumeen Etxean eta ADIn parte hartzen du.
Erakusten 1 - 1 -- 1 bilaketa honetara: 'Gehitu', Bilaketaren denbora: 0.04s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak