Aritza Bergara

Aritza Bergara Alustiza (Sestao, Bizkaia, 1972 - Armintza (Lemoiz), Bizkaia) idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da.

Abanto-Zierbenako Musika Eskolako sortzaile eta irakaslea izan da. Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan ere izan da irakasle, Basauriko Musika Eskolan eman ditu azken klaseak.

"Zugarramurdi" euskal musika tresnen taldearen eta “Albokale” albokarien bandaren sortzaile eta partehartzailea izan da. Halaber, folklore, batez ere mitologiaren inguruan, eta musika ekimen ugaritan parte hartu du, Udako eta Neguko solstizioei buruz, mitologiari buruz (mitologiaren pertsonaiak, akelarreak eta sorginak...) edota euskal soinu tresnei buruzko ehundaka hitzaldiak ematen han hemenka.
Erakusten 1 - 1 -- 1 bilaketa honetara: 'Bergara, Aritza.', Bilaketaren denbora: 0.04s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak