Juan Cruz Alli

Juan Cruz Alli Aranguren (Iruñea, 1942ko irailaren 21) euskal herritar politikaria da. Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan zen 1991 eta 1995 bitartean. Zuzenbidean doktoretua eta hirigintzan teknikaria, Valladolideko unibertsitatean zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan da irakaslea.

Politikagintzan Jaime Ignacio del Burgo Tajadurak sortutako ''Partido Social Demócrata Foral'' alderdian hasi zen. Horren ostean, UPNra igaro zen. Haren zerrendan Iruñeko zinegotzia izan zen 1983 eta 1987 bitartean, nahiz legebiltzarkidea 1987 eta 1995 bitartean. Azken legegintzaldi horretan (1991-1995) Nafarroako lehendakaria izan zen.

Allik UPN eremu moderatuagora eraman nahi izan zuen, batik bat euskal abertzaltasunari eta EAErekiko harremanei dagokienez. Nafarroa nazio gisa bultzatu zuen, eta, hortaz, UPN alderdi nafar abertzale bezala. Espainiarekin bat-egiterakoan, herrialde federalistaren alde egin zuen, Espainia nazioen naziotzat jota.

Baina alderdiaren barnan denak ez zetozen bat ideia horrekin. 1994an sortu zen krisiak 1995ean UPNren zatiketa eragin zuen. Allik eta bere aldekoek CDN osatu zuten. Alderdi berri horrek ez zuten emaitza makalik lortu 1995eko hauteskundeetan, eta PSN zein EArekin batera gobernua osatu zuen. Alli Javier Otanoren lehendakariordea izan zen gobernu-hirukote horrek iraun zuen bitartean (1995-1996 alegia).

Horren ostean CDNren buruan jarraitu du, bai alderdian bai legebiltzarrean. Hasiera batean oposizioan egon arren, UPNrekin hitzarmenera iritsita, 2003-2007ko legegintzaldian CDN gobernuan egon da bi kontseilariekin.
Erakusten 1 - 16 -- 16 bilaketa honetara: 'Alli Aranguren, Juan Cruz', Bilaketaren denbora: 0.11s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak